IXUTU proiektua

KONFIANTZAN HEZTEN. IXUTU PROIEKTUA

Haurra berezko potentzialitatez eta bere kabuz ikasteko gaitasun eta desioarekin jaiotzen da. Gaitasun horietan konfiantza jarriz hezi behar ditugu haurrak, bere buruangan eta besteengan sinetsiz, bizitzan zehar sortuko zaizkion erronkei eta zailtasunei erantzuteko ahalmena garatuko baitu.

HAURRA PROTAGONISTA

Haurra bakarra eta errepikaezina da. Garapen kognitibo, emozional eta biologiko propioak dituela aintzat izanik, bere erritmoak errespetatuz heziko dugu, familiarekin harreman zuzenean.

Jolastuz, esploratuz, imitazioz, ikertuz eta esperimentatuz ikasten du.

IRAKASLEA BIDELAGUN

Haurrari gizaki aktibo izaera aitortzen dio. Bere gaitasunak, beharrizanak eta zailtasunak identifikatzen lagunduko dio, ondoren bere bidea eraikitzen laguntzeko.

EGITASMO ARKITEKTONIKOA ETA PEDAGOGIKOA UZTARTUZ

Eremu zabalak haurrari berezkoak dituen senak lantzeko aukera anitzak emango dizkio. Egiturek zailtasun maila ezberdinetako erronkak proposatzen dizkiote, bere burua frogatuz eta mugak gaindituz aurrera joan dadin.

Adin tarte ezberdinetako haurrekin jardunean aritzeko aukeraz gozatuko du. Horrela, beste institu batzuk piztu eta garatuko dituelarik.

Testuinguruarekiko sortzen den konfiantza, hezitzaileekiko eta ikaskideekiko garatzen duena bezain besteko garrantzitsua izango da.

SENEN LANKETA

Pedagogia eredu honek, haurrak berezkoak dituen senen lanketa sustatzen du: atxikitzeko sena, esploratzeko sena, erasotzeko sena, ihes egiteko sena, zaintzeko sena, kidetzeko sena, sexurako sena... Horiek pizten direnean, haurrak igortzen dizkigun seinaleak identifikatzen jakin eta erantzun egokia ematea garrantzitsua izango da haurraren garapen integralerako.

FAMILIA ETA IKASTOLAREN ARTEKO HARREMANA

Ikastolako dinamikan eta egunerokotasunean familiarekiko hurbiltasuna, haien partehartzea indartzea eta irakasle-familiaren arteko harremanak konfiantzan sendotzea dugu helburu.

INFO +