Oinez Ikastolara

Ikasturte honetan Oñatin haurrak ikastolara nola (oinez, bizikletaz, patinetean, kotxez, ...) etortzen diren ikertu du Eskola bidea proiektuak. Ikerketa honen ondorioz hainbat aholku eman dizkigute eta aholku hauek kontutan izanda beste urte batzuetan egindako OINEZ IKASTOLARA ekimena lau egunetara luzatu dugu: maiatzaren 6, 13, 20 eta 27ra, hain zuzen ere.

Utz ditzagun kotxeak etxean eta goazen denok elkarrekin ikastolara! Ariketa fisikoa eginez, gure herria hobeto ezagutuz, lagunekin harremanak sendotuz, ingurumena zainduz, puntualak izanez, autonomia garatuz, ...

ORDUTEGIAK eta IBILBIDEAK

1. IBILBIDEA: Olakua­ - Bidaurreta - ­Etxaluze - ­Txantxiku ikastola

  • 8:15   Olakua (ahatetan)
  • 8:20   Bidaurreta (biribilgunean)
  • 8:25   Etxaluze
  • 8:30   Txantxiku ikastola

2. IBILBIDEA: Kurtzetxo ermita­ - San Anton Plaza - Unibertsitate etorbidea­ - Txantxiku ikastola

  • 8:15   Kurtzetxo ermitaren ondoan
  • 8:20   San Anton plaza
  • 8:25   Unibertsitate etorbidea (Parrokia aurrealdean)
  • 8:30   Txantxiku ikastola

3. IBILBIDEA: Errekalde - ­Portu­ - Foru enparantza - Txantxiku ikastola

  • 8:15   Errekalde (Urbia taberna aurrean)
  • 8:20   Portu (Urzai denda aurrean)
  • 8:25   Foru enparantza
  • 8:30   Txantxiku ikastola

4. IBILBIDEA: Errementari plaza­ - Txantxiku ikastola

  • 8:20   Errementari plaza (Errota taberna aurrean)
  • 8:30   Txantxiku ikastola

Ibilbide osoan arduradunak izango dira Txantxiku ikastolako petoarekin identifikatuta. 

Hau guztia egin ahal izateko zuen partaidetza behar-beharrezkoa dugu. Ibilbide bakoitzaren lehen geltokian 4 guraso-arduradun beharko ditugu, bi aurrean eta beste bi atzean joan daitezen. Laguntzeko prest bazaude, hemen klikatuz edo ikastolara deituz eman dezakezu izena.

Etiketak: