SORTZETIK BIZITZERA, MILA ESKER!

Haur baten gisara sortzetik bizitzara igaroa, berrogeita bederatzi urteko haur heldua -itxuraz bakarrik zaharkitua- baina modernoa. Askoren izerdiz sortua eta askoren etengabeko ahaleginak bizirik mantentzen duena: hori, gure Ikastola. Inoiz amets izan zena, egia bihurtua! Eta beste urte batez ospakizun erraldoia: Txantxiku Ikastolaren Astea! Pasa den astekoa, a zer nolako bidaia! Aste betean 49 urte gogora! 

Gogora, sortze garaia: orduko guraso, irakasle eta lagunen jarduna, prestutasuna, indarra, adorea… amai ezinezko zerrenda. Gogora, makina bat oroitzapen eta guztietan ondorio bera: “aldatzen da garaia, aldatzen da gizartea; hala ere, gureak sendo dirau”. Bada zerbait, ezkutuan edo agerian, beti hor, aldatzen ez dena, amai gabeko zerrenda hura: ekintzailetasuna, prestutasuna, indarra, adorea… Ordukoek bazuten, baina baita oraingoek ere badaukazue! 

Beste urte batez erakutsi diguzuen laguntasuna, lanerako gogoa, hori guretzat ahaztezina da. Batez ere, guraso zaretenon eskutik jaso dugun babesa, parte hartzea eta eman diguzuen berotasuna.

SORRERATIK, BIZITZA ematen diguzuelako,

MILA ESKER!! 

ARGAZKIAK HEMEN