Lur planetaren sekretuak aztertzen

Hiruhilebete honetan Lehen Hezkuntzako 6. mailakook buru belarri aritu gara gure Lur planetaren sekretuak aztertzen. Eta ez dago gauza hobeagorik aldaketa hauek zuzenean ikustea baino. Bi irteera egin ditugu azken egunotan kanpo-eragileek itxuratutako paisaia edo erliebeak ezagutzeko helburuarekin.

Lehenengoan, azaroaren 27an, Arrikrutz kobazuloa bisitatzera joan ginen lurpeko urek sortzen dituzten haitzuloetako paisaiak ikustera. 

Bigarrenean berriz, abenduaren 10ean, Zumaiako flyschetara gerturatu ginen. Lurraren historiako pasarte zirraragarrienak ikusi genituen: bata bestearen gainean jarritako geruza harritsuetan idatzitako milioika urteko historia geologikoa.

Irteera biak oso interesgarriak izan dira. Gutariko batek baino gehiago etorkizunean... Geologo???? Auskalo!!!

Etiketak: