Ulma Packaging-era bisita

Pasa den abenduaren 18an DBH4ko ikasleok Ulma Packaging lantegia ezagutzeko asmoz bertara hurbildu ginen. Kooperatiben ezaugarri orokorrak, ULMA taldea eta kooperatibari buruzko azalpenak jaso genituen (izaera, langile kopurua, ekoizten dituzten produktuak, bezeroak, filialak eta ordezkaritzak, lanpostuetarako beharrezko ikasketak...).

Bestalde, ontziratze makinak ekoizten dituzten bi instalazioak ere ezagutzeko aukera izan genuen. Buletin honen bidez azalpenak ematen eta bisita gidatzen aritu ziren Lander Diaz de Gereñu, Iker Zabaleta eta Iñaki Uriarteri gure esker ona agertu nahi diegu!