Astebete sakeleko telefonorik gabe

DBH 3. mailako sei ikaslek, aste bat sakeleko telefonorik gabe pasatzea erabaki genuen eta gure esperientzia azaldu nahi dizuegu. Tutoretza klase batean mugikorraren erabilaren inguruko bideo bat ikusi ondoren hartu genuen erabakia. Gure gailu teknologikoak (mugikorrak, tabletak, nintendoak…) irakasle gelan utzi genituen eta, horretaz gain, sare sozialak ere alde batera utzi genituen (instagrama, Google, Youtube…).

Esperietzia honen ostean, iritzi desberdinak egon dira; batzuk asteko egunetan oso ondo egon gara baina astebukaeran gogorragoa egin zaigu. Beste batzuei ez zaigu aste hau batere latza egin…

Gure ondorioak hurrengoak dira: denbora asko pasatzen dugu pantailen aurrean “denbora pasa” besterik gabe. Gauza berri askotaz ohartu gara, adibidez nahiz eta batzuetan mugikorra faltan bota, esperientzia ezberdina eta baliagarria izan da guretzat, familia eta lagunei denbora gehiago eskaintzeko aukera izan dugulako.

Goienako kazetariek ere gure ekintzaren berri eman dute: ASTEBETE MUGIKORRIK GABE ALBISTEA