Ikastolaren asteak emandakoak

Txantxiku Ikastolaren aste berezia izan dugu aurtengoa, egoerak hala behartuta etxetik ospatu behar izan dugulako. Ikusi dugu etxeetan bada ere, ospakizunerako tartetxoa hartu duzuela guztiok, bejondeizuela!!! Oso irudi politak bidali dizkiguzue eta bideoetan jaso ditugu. HEMEN dituzue guztiak ikusgai. Gozatu!!!

Bide batez, Ikastolako Elkartasun Taldeak antolatzen duen tabletaren zozketaren berri eman nahi dizuegu. Aurten, inauterietako txokolate solidarioan eta ikastolako astearen baitan egin den tabletaren zozketako boleto salmentaren dirua ZAPOREAK taldeari ematea erabaki da. Bide batez, tabletaren zozketako zenbaki saritua 952 izan da (Ordezko zenbakia 1058).

Saria jasotzeko, idazkaritzara (943 78 12 04) deitu behar da eta hilabeteko epea izango da.

Eskerrik asko ekintza guzti hauetan parte hartu duzuen guztioi!!! Animo eta besarkada handi bat!