Batxilergoko 2. mailako ikasleen irteera hezigarriak

Batxilergoko 2 mailako Zuzenbideko ikasleak Donostiako Justizia Jauregira joan ginen eta bertan hiru epaiketa jarraitzeko aukera izango genuen. Psikologiako ikasleak, ordea, Donostiako BCBL­ra (Basque Center on Cognition, Brain and Language) joan ginen. BCBL Innobasque, Ikerbasque, UPV­EHU eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin sortutako kognizioaren, burmuinaren eta hizkuntzaren ikerketarako disziplina arteko nazioarteko ikerketa­zentroa da. 
 
Azkenik, mekanikako ikasleak ULMA Construcción lantegira joan ginen. Lantegia bisitatzearekin batera, egiturak eta hauen kalkuluak eta materialekin egiten diren saiakuntza mekanikoak ezagutzeko aukera izan genuen Josu Igartuaren eskutik. Mila esker Josu azalpen horien guztiengatik.
 
Ikastolan bertan talde bakoitzak bizitako esperientziak komentatu genituen eta, azpimarratu nahi dugu hiru jarduerak oso ondo baloratu genituela.