5. eta 6. mailetako ikasleek bizikidetzaren gaineko saioak izan dituzte

Azken bi asteotan Urtxintxa eskolako teknikariak izan dira gure ikastolan eta bizikidetzaren gaineko saioak izan dituzte ikasleekin.

Bina orduko bi saiotan 5. mailako ikasleek bizikidetza zer den landu dute eta indarkeria sexista eta harreman afektiboen inguruan aritu dira. LHko 6. mailako ikasleak, berriz, harreman afektibo-sexualak ardatz hartuta, generoaren araberako jendarteratze prozesua ulertzen saiatu dira eta autoestimaren garrantzia landu dute. Ikasleek oso ondo baloratu dituzten saioak izan direla azpimarratu nahi dugu.