Emakumeen aurkako indarkeriari ez!

Azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izan zen eta Txantxiku ikastolan, egun horren garrantziaz jabeturik, hainbat ekintza burutu genituen. Batetik, gaiari buruz hausnartu genuen, hau bistaratu eta gaitzesteko. Modu honetan, gure aletxoa jarri genuen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoan.

Aurrez esan bezala, gaiaren inguruan hausnartu genuen eta horrez gain, ipuin irakurketak, bideoak, abestiak, dokumentalak, eskulanak eta abar egin genituen.

Azkenik, Txantxiku ikastolatik, puntu morea erabiltzera animatzen zaituztegu sare sozialetan, etxeetan eta bururatzen zaizkizuen leku guztietan.

IKUSI BIDEOA