DBH4-koak herriko industriguneak ezagutzen

Joan den ostiralean, DBH 4ko ikasleok Oñatiko
industrializazioari buruzko irteera egin genuen turismo
bulegoaren eskutik.

Edurnek, turismo bulegoko arduradunak, iraultza honek
Oñatira ekarri zituen aldaketei buruz azalpenak eman zizkigun:
Txokolatearen jatorria Oñatin, gure herrian zehar banatutako
txokolategi zaharren kokapena, lehenengo lantegien ekoizpena
eta funtzionatzeko era.

Bitxikeria batzuk ere ikasi genituen, adibidez, nahiz eta
gizonek eta emakumeek asteko zazpi egunetan lan egin,
emakumeek igandetan ez zutela ezer kobratzen, nahiz eta
gizonen ordu kopuru berbera lan egin. Edo, 10 urtetik gorako
haurrek legez lan egin zezaketela eta helduek baino gutxiago
kobratzen zutela; Oñatin neska bat 10 urte zituela esanda
lantegian onartua izan zen, baina 8 urte zituen!

Historiaz beteriko irteera, gure egunerokotasunean
gurutzatzen ditugun kaleei buruz ezagutzen ez genuena.
Mila esker Edurne.

: Zauriak ura eta xaboiarekin soilik garbitu.
Ez ezazu ur oxigenatu edo alkoholik erabili. Ondo garbituz gero ez duzu iodo, clorhexidina
edo bestelako antiseptikorik beharko.
Zauriak garbitzeko kontutan