LH-ko 5. mailako ikasleak bihotz-biriketako bizkortzea praktikatzen aritu gara

Pasa den asteartean, martxoak 9, LHko 5. mailako ikasleek lehen sorospenen saioa izan genuen Juan Jose Sagarzazu eta bertsolaritzako gure irakasle den Mirari Sagarzazurekin. Ordubeteko saioan, ikasleek bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) nola egiten den berrikusi eta praktikatu genuen. Horrekin batera, desfibriladorea nola erabili beharko genukeen ere azaldu ziguten.

Ekintza hau datorren ikasturteko eskolako agendaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, herriko erizain talde batek proposatu du datorren ikasturterako agendan gai hori jorratzea eta Oñatiko udaletik ere begi onez ikusi da ideia hori. Ikasleok, bertsolaritzako hurrengo saioetan, Juan Jose Sagarzazu medikuarekin ikasi ditugun hainbat ideia bertso eran formulatzen saiatuko gara, eta agendarako irudi eta bertsoz osatutako konposizioa egingo da.

Mila-mila esker Juan Jose eta Mirari erakutsi diguzuen guztiagatik, eta 2021/2022 ikasturteko eskolako agenda osatzen parte hartzeko aukera emateagatik.