Gure ondasuna ezagutuz

LH 3. mailako ikasleok bisita gidatua izan dugu Oñatiko Turismo Bulegoko Edurne Urteagarekin. Ikustaldi honetan Unibertsitatea eta Parrokia sakonago ezagutzeko aukera izan dugu. Jasotako azalpen guztiak oso interesgarriak izan dira eta oso ongi ulertu ditugu. Bisita arrakastatsua izan da eta gure herriaren ondasuna hobeto ezagutzeko baliagarria. Eskerrik asko, Edurne.