Eskola agenda 2030 Udalbatzarrean

Eguaztenean Udalbatzarrean izan ginen ikasturte honetako Eskola Agenda 2030eko gure lanketa ezagutarazten. Oñatiko alkateak eta zinegotziek gure proposamenak eta konpromisoak jaso zituzten eta erantzuna ematen saiatu ziren.

Txantxiku Ikastolako ikasleok, alde batetik, errepidetik kanpo legokeen bidegorria eskatu dugu patinete eta bizikletan ibiltzeko. Bestetik, nagusiak errespetatzeko neurriak indartzeko beharra adierazi dugu. Eta, azkenik, bertako merkataritza sustatzeko bono gehiago banatzea eta gazteentzat ekintza bereziak antolatu eta diru-laguntza gehiago ematea proposatu dugu.