1. mailakoak sendabelarrak biltzen

LHko 1. mailako ikasleak, xaman bihurtuta, sendabelar bila joan gara Oñatiko txoko berezietara. Zain-belarra, intsusa, menda-belarra, asuna, kalendula, zain-gorria, azeri-buztana, txikoria-belarra, iodo-belarra, aneta… Denetariko sendabelarrak batu ditugu Olapoto eta San Martingo ibilbidean zehar.

Olapotoko urmaela eta iturria ikusteko aukera ere izan dugu gainera. San Martinen bazkaldu eta giro ederrarekin zuhaiztian jolastu dugu. Egun borobila, benetan!