Bularretik mintzora

Azkenengo urteetan egin den bezala, aurten ere, Oñatiko liburutegiak jarri du martxan "liburu ibiltariaren egitasmoa". Honen helburua, Ikastola, Liburutegia eta familia lotzea da. Horretarako, Bularretik Mintzorako motxila erabiliko dugu berriro.
Haur bakoitza, egokitzen zaionean, liburutegira joango da liburu baten bila, Bularretik Mintzorako motxila hartuta (normalean ostiraletan izango da). Etxean kontatu edota irakurri ondoren, astelehenean, ikastolara ekarriko du liburua eta taldean irakurriko dugu.
Segi ipuinak kontatzen!!!