LH 6. mailakoak Marijo Etxegoienekin

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle batzuk egindako proposamenaren haritik, eta martxoaren 8aren testuinguruan, Marijo Etxegoien etorri zen gure ikastolara eta Emakumearen Nazioarteko egunaz aritu zen gurekin.

Emakundeko teknikari gisa hitz egin zigun bere zereginaz, erakunde horrek genero berdintasunaren alde egiten duen lanaz, emakumezkook eta gizonezkook gaur egun ditugun rolez eta horrek zenbaitetan eragiten dituen kalteez, herritarren kexez…

Solasaldiaren ostean, jolas batzuk egiteko aukera izan genuen, eta horiekin aurretik landutakoaz hausnarketak ere egin genituen. Mila-mila esker, Marijo, gurekin egoteko tartetxo bat hartzeagatik!