Danborra nik jotzen det!

Danborra zintzilik, makila parea eskutan eta ikasleek ikasgelan atondutako txanoa buruan, danbor hotsez gozatu dugu egubakoitz goiza. Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak izan gara parte-hartzaileak, eta DBHko ikasleak izan ditugu laguntzaile.

Giro ederra izan dugu eta asko poztu gaitu familiako kide eta lagun pila bat gu ikusi eta txalotzera hurbildu izanak. Eskerrik asko guztioi!

Etiketak: