Ikasleak jasangarritasunaren alde lanean

Ikastolaren jasangarritasuna lantzeko, bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, boluntario talde batek Patruila Berdea osatu du. Batxilergoko 1. mailako ikasle talde honek jasangarritasuna oinarri hartuta Bigarren Hezkuntzako etapan lan ezberdinak burutuko ditu: Txoko Berdea eta Instagram kontua elikatu, hondakinen kudeaketa egokia ziurtatu, jasangarritasunaren alde kanpainak egin edota naturarekiko maitasuna bultzatu. Eskuineko argazkiak dituzue Patruila Berdea osatzen duten ikasleak.

Eta Instagramen ibiltzen zaretenok, jarraitu ondoko kontua: ea2030_txantxiku_bh

Gai honen harira, DBH 1. mailako ikasle talde baten ekintza txalogarria aipatu nahi dugu. Aurreko egubakoitzean maila horretako neska talde bat Oñatiko plazan elkartu zen elkarrekin afaltzeko asmoz. Pizzak bukatu ondoren, plaza eta frontoi inguruak oso zikinak zeudela jabetu ziren eta plastikozko poltsa bat eskatu eta eremu guztia garbitu zuten. Zorionak eta eskerrik asko neskak! Ea denon artean zuen adibidea zabaltzea lortzen dugun!