Urtaroen maketa

5. mailako ikasleak 3. mailako geletara gerturatu dira eurek sortutako maketak erakutsi eta azalpenak ematera. Baina, zer azaldu ote diete? Hasiera batean, azalpenak Lurrean sortzen diren urtaroei buruzkoak izan dira. Hala ere, gaiaren inguruan horrenbeste ikasi dutenez, Eguzki Sistema osatzen duten astroei buruz, eklipseei buruz, ilargiari buruz edota, orokorrean, astronomiari buruz jaso ditzten beste zenbait ikaspen ere partekatu dituzte. Lan bikaina, benetan!