Zure platerean hasten da mundua

Aurreko asteko eguaztenean EHKOlektiboko Oihana eta Amaiaren bisita izan genuen 6. mailako ikasleok, "Zure platerean hasten da mundua" proiektuaren baitan.

Eurekin izan genuen hizketaldian, salmenta zuzena, auzolana, biodibertsitatea... bezalako kontzeptuak argitzen ibili ginen lehenengo eta behin. Ostean, antzezten eta jolasean aritu ginen eta saioari amaiera sagar desberdinak probatuz eman genion.

Azken finean, ahora eramaten ditugun elikagaiek gure ingurunean duten eraginaz hausnartu genuen, eta ideia horrekin lotuta, talde bakoitzak erronka bat adostu du. Mila esker Oihana eta Amaia!