Fruta eta Barazkien Nazioarteko eguna
Pasa den egubakoitzean, hilak 17, Fruta eta Barazkien Nazioarteko Eguna ospatu genuen, eta aitzakia hori aprobetxatuaz Amaia Diaz de Monasterioguren Lehen Hezkuntzako 3. mailakoongana etorri zen eta ikasleoi hainbat azalpen eta argibide eman zizkigun. Fruta eta barazki berdeak, gorriak, zuriak.. ekarri zizkigun gelara eta horietako batzuen ezaugarriak eta onurak agertu zituen. Mandarina goxo-goxoak jateko aukera ere izan genuen.
Eskerrik asko Amaia hori guztia azaltzearren, eta jakizu aurrerantzean, zuk proposatu bezala, egunean fruta eta barazkien 5 anoa (razio) jaten ahaleginduko garela, eta gure etxekoei ere hori esango diegula.