Lege Soziologiako ikasleekin
Urtero moduan aurten ere, DBH 3. mailako ingeles gaian lantzen den kultura aniztasunarekin lotuta, Soziologiako hainbat ikasle atzerritar izan dugu ikastolan beraien herrialdeetako kulturen berri ematen. Gure ikasleen galderak erantzun zituzten gustu handiz; guk geure dantza eta kantuak eskaini genizkien. Saioa bukatzeko guztiok elkarrekin argazkia atera genuen ikastolaren kanpoaldean eguraldi zoragarria aprobetxatuz. Mila esker bisitariei!!