4.mailakoak Debagoiena Ezagutzen

DEBAGOIENA da Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak lantzen ari diren proiektuaren izena eta gure eskualdea hobeto ezagutzeko irteera egin genuen urriaren 27an.

Lehenengo, Leintz Gatzagara joan ginen, han Gatz Museoa eta Jakion bisitatu genituen. Ondoren, Deba ibaiak egiten duen ibilbide bihurrari jarraituz, Debagoiena bukatzen den mugara heldu ginen. Azkenik, Antzuola bisitatu genuen. Bazkaldu ondoren, ogia egiteko urteetan erabili izan den errota ezagutzera joan ginen eta Florentino Lamarianok emandako azalpenak interesez jarraitu genituen.

 
Etiketak: