DBH 4.mailakoak Durangoko Azokan

Abenduaren 5ean zabaldu zituen Durangoko Azokak bere ateak aurten, eta bertan izan ginen DBH4ko ikasle guztiak. Ikasle eguna ospatzen zela aprobetxatuz Plateruenea Kafe Antzokian durangaldeko Ghetto taldearen kontzertua ikusteko aukera izan genuen. Garai eta estilo desberdinak markatu zituzten Euskal kantagintzaren abesti ezagunen bertsioak entzun genituen.

Kantuan egiteko aukera ere izan genuen eta gutako batzuk eszenatokira igotzera ausartu ginen Latzenen Laztana kantu ezaguna abestera! Kontzertuaren ondoren, azoka bisitatu eta diska eta liburuak ikusi eta erosteko aukera izan genuen. Gainera, Berri Txarrak, Gatibu eta Vendettako abeslariak bertan zeudela aprobetxatu eta diskoak sinatu eta beraiekin argazkiak ateratzeko aukera izan genuen. Goiz ederra pasatu genuen!