Ikastolan Kantu eta Jolas
Aurtengo Txikitxoen jardunaldien barnean, “Nola dantzatzen eta abesten dute haurrek Ikastolan?” izenburupean, gurasoentzat kantu-jolasen tailerra eskaini zuten Txantxiku Ikastolako Haur Hezkuntzako irakasleek. Azalpen txiki baten ostean irakasle eta gurasoek kantuan, jolasean eta dantzan aritzeko aukera paregabea izan zuten. Une batez beraiek izan ziren Ikastolako txikiak edo esan daiteke, agian, kantu-jolasek adinik ez dutela. Egun horretako ekitaldian landu ziren kantu-jolasen inguruko bideoak hemen dituzue ikusgai etxean ere praktikatzen segi dezazuen. ONDO PASA!
- Apalatxo
- Ahatetxo bat
- Arantxan txan
- Astoak ja ja
- Arre arre mandoko
- Dulun dulun
- Elefantea da
- Eragiozu
- Eskutxoa
- Gorputzaren soinua
- Han zeuden
- Jolasean nenbilen
- Joxemari zapatalari
- Korro korruan
- Lotan nago
- Martuteneko trena
- Matxinsalto
- O bugi bugi
- Opakaraba
- Orpo punta
- Ran Roberra
- Sagu txiki
- Sagu txiki (Jolasa)
- Sorgina pirulina
- Txikia izanik
- Zapitoa