Zuzenbideko ikasleen ekintzak

Martxoaren 17an Batxilergoko 2. mailako zuzenbideko ikasleak Bidebarrietan kokatua dauden udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan egon ginen. Bertan, Itxaro Leibarrek eta Ainhoa Moiuak tenikariek eskaintzen dituzten zerbitzu guztien berri eman zizkiguten beste behin. Bisita interesgarria izan zen. 

Mila esker, Itxaro eta Ainhoa, eskaini zeniguten harreragatik eta eman zenizkiguten azalpenengatik.

Bestalde, Jone Arrazolarekin izan genuen solasaldia ere buletin honetara ekarri nahi izan dugu. Jone Arrazola, Txantxiku Ikastolako ikasle ohia, ikasturte honetan Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Antropologiaren lehen kurtsoa egiten dihardu. Pasa den egubakoitzean zuzenbideko ikasleokin solasaldia izan zuen eta, ikuspegi feministatik, genero sistemaren eta mugimendu feministaren inguruan aritu zitzaigun.

Solasaldi interesgarria izan zen eta oso gustura egon ginen.

Mila esker, Jone!!!