Psikologiako ikasleak HH-n
Batxilergoko 2. mailako psikologia ikasgaia lantzen ari garen ikasleak nortasunaren gaia aztertzen ari gara, eta pasa den egubakoitzean, hilak 21, Haur Hezkuntzako 4 urteko haurren geletan egon ginen. Bertan, ikasle horiei marrazkiak egiteko eskatu genien, familia ardatz hartuta, eta datozen egunotan irudi horien ezaugarriak aztertuko ditugu.
Ze giro polita sortu zen euren eta gure artean. Oso ondo pasatu genuen elkarrekin. Argazkia ikusi besterik ez dago.