Gaztaina jana egin genuen

Udazken kulturalerako antolatutako ekintzen artean, Haur Hezkuntzako irakasleek eta ikasleek gaztaina jana egin genuen ikastolako jolastokian. Izaro, Eneko eta Goizane gure ikaskideen aittaittak, Jose Mari Altubek, lagundu zigun gaztainak erretzeko orduan. Berak danbolin berezia prestatuta, gure ikasleek, hari buelta eta buelta emanez, gaztainak erreten parte hartu ahal izan zuten. Arratsalde pasa bikaina izan zen eta, bide batez, gaztaina ederrak dastatzeko aukera izan genuen. Mila esker Jose Mari egindako lan bikainagatik!!!