Erronka

Bigarren Hezkuntzako gure zenbait ikaslek, urteroko ohitura jarraituz, Bergarako Kilometrotako Erronkan parte hartuko dute. Frogetako bat aurkezpen bideoa sortzea izan da eta HEMEN duzue ikusgai emaitza! Beraien lana bukatu dute eta orain geure laguntza ere behar dute. Sartu eta bozkatu... Lehen aldia bada, izena eman behar da; 2 minutuko zeregin laburra. Ikasleei geure animorik beroenak emateko bidea izan daiteke. Animatu eta bozkatu Txantxiku ikastolako ikasleen lana!