Gurasoentzako saioa: "Golden 5. Seme alaba distiratsuagoak"

Urtarrilaren 19an, Mª José Lera, Psikologian doktorea, Sevillako Unibertsitateko irakasle titularra, irakasle eta orientatzaile hezitzailea eta Golden 5 proiektuko koordinatzailea ikastolan izango da, Golden 5 proiektua zertan datzan azaltzeko. Golden 5 proiektu pedagogiko europarra da eta bere helburu nagusiena, laburbilduz, ondorengoa da: guraso, ikasle eta ikastolaren artean lankidetza giro sendoa sortzea, eta horren eraginez, lorpen akademikoak hobetzea eta gelan gizarte egokitzapena handitzea, elkarrenganako errespetua sustatuz.

Zuen seme-alabak “disdiratsuagoak” izan daitezela nahi baduzue, ez izan zalantzarik eta gerturatu zaitezte hitzaldira, gauza asko ikasiko dituzue eta. Gainera Mª José Lera entzutea plazer bat da.

  • Eguna: Urtarrilak 19, astelehena
  • Ordua: 18:30
  • Tokia: Ikastolako aretoa