Ikastolan Kantu eta Jolas

Aurtengo Txikitxoen jardunaldien barnean, “Nola dantzatzen eta abesten dute haurrek Ikastolan?”  izenburupean, gurasoentzat kantu-jolasen tailerra eskaini zuten Txantxiku Ikastolako Haur Hezkuntzako irakasleek. Azalpen txiki baten ostean irakasle eta gurasoek kantuan, jolasean eta dantzan aritzeko aukera paregabea izan zuten. Une batez beraiek izan ziren Ikastolako txikiak edo esan daiteke, agian, kantu-jolasek adinik ez dutela. Egun horretako ekitaldian landu ziren kantu-jolasen inguruko bideoak hemen dituzue ikusgai etxean ere praktikatzen segi dezazuen. ONDO PASA!