Euskal Giroan Jolasean
Txantxiku, Aranzadi eta Arizmendi Ikastoletako ia 300 DBH 1.mailako ikasle izan ziren martxoaren 11n Arrasateko kaleetan zehar Euskal Giroan Jolasean ekimenean parte hartzen. 40 taldetan banatuta, lau txokotan –Seberon, Biterin, herriko plazan eta Uarkapen– txandatuz aritu ziren goiz osoan zehar. Jarduerari hasiera emateko Arizmendi Ikastolako BHko zuzendari Elena Errastik ongietorri egin zien. Ondoren, bertsoak kantatu eta dantza bat egin zuten denok batera, eta gero jolasera abiatuko ziren lau guneetara. Euskal giroa sustatzeaz gain, ikastolen arteko harremana bultzatu nahi izan dute hiru ikastolek ekintza honen bidez.