Euskararen Eguneko Ospakizunak

Abenduaren 3an, eguenean emozioz beteriko eguna ospatu genuen Euskararen alde. Argitxok ohi bezala, txikienen ikasgelak alaitu zituen. Eta arratsaldean gainera, patioan zeuden haur eta gurasoekin ere egon zen. Ahaztezin bihurtzen zaigu geure iratxoa, pozez edota zirraraz betetzen baitigu barrena. Eta gu geu ere egun horretan, bera bezala, masail gorri eta txano gorriarekin pozik ibiltzen gara euskara babesten.
Gainera, pozik omen da gure euskara; emozioz, begiak malkoz beterik, amaitu baitzuen Lehen Hezkuntzako ikasleek abestu zizkioten koplak entzun ostean. Eta ezin indarberrituago sentitu zen Bigarren Hezkuntzakoek emandako babesaz.
Bera horrela ikusteak, sentitzeak, geu ere indartzen gaitu. Indartu bai euskara, bai gu … babesteko, gozatzeko eta,nola ez , hitz egiteko! Ialgi plazara!  Eta gogoratu… “ZER IKUSI… HURA IKASI!”
 

HAUR HEZKUNTZAko ospakizunak

 

LEHEN HEZKUNTZAko ospakizunak

 

BIGARREN HEZKUNTZAko ospakizunak

 

PLAZAKO KANTU SAIOA

Etiketak: