Gurasoak emanaldian
Iaz lehen aldiz egin genuen bezala, ikasturte honetan ere irakasleak eta gurasoak ikastolaren eguneko emanaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Oraingo honetan, ikasle talde batzuekin batera, koreografia bat prestatuko dugu eta emanaldiaren bukaeran bertaratutako guztiei eskeiniko diegu. Hitzordua apirilaren 7an (astelehena) arratsaldeko 6etan ikastolako aretoan. Egun horretan, elkartzeko egunak zehaztuko ditugu eta lehen entsegua egiteko ere aprobetxatuko dugu. Utzi lotsak alde batera eta zatoz gurekin ondo pasatzera!!!
Egun horretan etortzerik ez duenak, idazkaritzara deitu eta parte hartzeko asmoa duela aditzera eman dezala. Horrela, entsegu egunak zehazten ditugunean, berarekin harremanetan jarri eta jakinaraziko dizkiogu.
Besterik gabe, bertan ikusiko zaitugulakoan, agur.