5 urte

5 urtekoak Natur Eskolakoekin

Joan zen astean Natur Eskolako hezitzaileekin goiz pasa polit bat egin genuen. Ikastolatik irten eta San Martinera bidean dauden naturako elementuak behatu genituen. Ondoren, San Martingo zuhaiztian hainbat ekintza eta jolas egiteko aukera izan genuen.

Jasotako azalpenetatik asko ikasi dugu! Ikertzaile bikainak gara!

Makilakixki Antzerkia

makilakixki

5 urteko neska-mutilak euren lehenengo antzezlana aurkeztu dute. Familiakoak gonbidatu zituzten eta baita 4 urteko neska-mutilak ere. Ikusleak gustura egon ziren eta antzezleek txalo zaparrada jaso zuten. AUPA GURE ARTISTAK!!!

Happy Birthday Queen!

busyBee

5 urte, 1. maila eta 2. mailako ikasleek Busy bee-ri lagundu zioten hitz magikoak erabiliz, eztia prestatzen, erreginaren pastela egiteko. Bat batean, ordea, hartz handi eta beldurgarri batek ezti guztia lapurtu eta eraman egin zien. Hartzak, aldiz, eztia jan beharrean erreginarentzat tarta goxo-goxoa prestatu zuen!

Haurrak gustura aritu ziren eta dantza eta kantuan egin zuten erreginaren urtebetetzea ospatuz!!!

5 urtekoak Artista

5urte

Joan den astean, 5 urteko neska-mutikoak Unibertsitatera bisita egin genuen, han dagoen Jorge Oteizaren "Lurra eta ilargia" eskultura ikustera. Ondoren, gu ere artista bihurtuta, klarionezko eskulturak egin genituen. Begira zein polittak!

Baratze Urbano Ttipia

"Jaten duguna garela" aspaldiko kontua da. Baina, ba al dakigu zer jaten dugun? Nondik ote datoz etxean, ikastolan... mahai gainean prest izaten ditugun barazki goxoak? Eta hortik ideia...

Makilakixki emanaldia

makilakixki

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak artista bihurtu ginen Makilakixki antzerkia aurkeztu genuenean. Ikaskideak eta familiakoak etorri zitzaizkigun txalotzera eta denok oso ongi pasatu genuen! Gora gure artistak!

5 urtekoak eta Inauteriak

oinatikoInauteriak

Inauteri garaia aprobetxatuz, 5 urtekoak gure herriko Inauterietako pertsonaiak hobeto ezagutzeko aukera izan dugu eta gure gela eta pasiloak ederki apaindu ditugu! Begira argazkiak!

                   

 

 

5 urteko ikasleak Axun Gerekarekin

AxunGereka

Udazken kulturalaren ekintzen barruan Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleok Axun Gereka ipuin kontalariaren bisita izan dugu. Oso ipuin politak kontatu dizkigu eta gu oso gustura egon gara entzuten. Eskerrik asko Axun guregana etortzeagatik, primeran pasatu dugu!!!!

5 urtekoak Unibertsitatean

5urteUnibertsitatea

Pasa den ostegunean, urriak 16, Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak unibertsitatera joan ginen bertako klaustroan dagoen  Jorge Oteizaren eskultura ikustera.

5 urtekoak Basondora txangoa

basondo
Maiatzaren 27an 5 urtekoak Basondon egon ginen. Giro zoragarria egin zigun eta animaliak ikusten oso ondo pasatu genuen.

Hango begiraleekin bazkal ondoren tailerrak egiteko aukera ere izan genuen. A ze egun polita pasa genuen!!

Orriak

RSS - 5 urte-era harpidetu