dbh 2

DBH 2. mailakoak eskiatzen izan dira

Pasa den astean DBH 2. mailako ikasleok eski-bidaia izan genuen. Martitzenean ordu txikietan abiatu eta egubakoitz gauean itzuli ginen Oñatira. Abenturaz eta esperientzia ahaztezinez betetako lau egun izan dira. Jakan egiten genuen lo, baina eskiatzera Astuneko eski-estaziora igotzen ginen. Elurrari dagokionez ez ginen oparotasunean ibili, baina behintzat eskiatu ahal izan genuen. Dena den, ikasleok argi utzi dugu ez dugula eski beharrik ondo pasatzeko eta ipurdi gainean elurretan behera ere, trineoan gindoazela sinistuta, dibertitu ginen.

‘Amatxon’ Proi-ko lehiaketaren irabazlea

Orain bi asteko albiste buletinean esan bezala, DBH2. mailako ikasleok Amatxon izeneko lehenengo proi-a amaitu berri dugu eta proi honen bukaera aldeko saioetariko batean kalera irten ginen gelan landutako gaien inguruan oñatiarrek zenbat zekiten ikustera. Lehiaketa primeran joan zen eta irabazlea Maite Amondarain izan zen. Maiteri bere parte hartzea eskertu eta lehiaketa irabazi izana zoriontzeko, opari bat egin diogu: ikasleok bertakoak, osasungarriak, justuak eta jasangarriak diren produktuak erabiliz sortutako errezetak batzen dituen liburua.

Zaindu gure planeta, ez dago besterik eta

Aurten DBH 2. mailan gauden ikasleetako batzuek Arrasateko Natur Eskolak antolatzen duen lelo txapelketa irabazi genuen iaz, "Zaindu gure planeta, ez dago besterik eta" leloarekin. Hori dela eta, sari gisa, martitzenean egun osoko irteera bat izan genuen. Goizean Arrasateko Emaus elkartea bisitatzeko aukera izan genuen eta bertan berrerabilpenaren eta ekonomia zirkularraren garrantziaz jabetu ginen. Ostean, Epeleko konpost planta ikusi genuen, hantxe egiten den konpost paregabea nola lortzen den ikasiz.

Ur Araztegiak Ezagutzen

azpeitikoAraztegia

Aurreko astean, ostegunean, DBH2ko ikasleak Azpeitia aldean izan ginen Ibai Eder eta Badiolegiko ur araztegiak ezagutzen. Bertan edateko urek lehenik eta hondakin urek  ondoren jarraitzen duten ibilbidea  eta prozesua ezagutu genituen.

Oñatiko Ubideak Ezagutzen

ubideak

Opor aurretik DBH2ko ikasleak Oñatiko ubideak ezagutzen ibili ziren Natur Eskolakoen laguntzarekin. Araotzetik abiatu eta Olaterainoko bidea egin zuten Saratxo eta Jaturabeko ubideak jarraituz.

Irteera honetako argazki guztiak ikusteko, irudiaren gainean klik egin.

Jasone Osororen Bisita

jasoneOsoro

Udazken kulturalaren ekintzen artean DBH 2. mailako ikasleek euskarako lehen unitatean irakurritako EZEKIEL liburuaren egilea den Jasone Osororen bisita izan dute. Idazleak ikasleen galderei erantzuteaz gain, irudimenari buruz hitz egin du. Oso giro polita sortu da eta oso gustura egon dira.

Oñatiko Ubideetan

ubideak

DBH2 eta 3.mailakoak Oñatiko Ubideak ezagutzen ibili dira Natur Eskolakoen laguntzarekin. Oso interesgarria izan zen irteera eta energia hidroelektrikoaren ekoizpenerako beharrezkoak diren urtegiak, ubideak, elektraetxeak ete abar ikusi ahal izan genituen. Ikasleak ederki ibili ziren eta eguraldiak ere errespetatu zituenez, oso gustura geratu ziren guztiak.

DBHko 2koak ekosistema lantzen

basoan

Ekainaren 9an, DBH 2.mailako ikasleak, Ekosistemaren gaiarekin loturik, Oñatiko Natur eskolako lau irakasleren azalpenei esker Iturrigorri inguruko pagadietako Biotopoa eta Biozenosia aztertzen egon ginen. Primeran ibili ginen, eta giroa ere, paregabea izan genuen.

RSS - dbh 2-era harpidetu