lh3

"The Wolf and the Eight Little Kids" antzeztu dute familien aurrean LH 3. mailakoek

Gabonetako oporrak hartu baino egun batzuk lehenago, LH 3. mailako ikasleok "The Wolf and the Eight Little Kids" antzeztu dugu ingelesez. Ikasturte hasieran ezagutu genuen Peggy eta berak ezagutarazi zigun istorio polit hau. Ingeleseko gelan istorio hau landu ostean, familiei erakutsi diegu Gaztelekuan. Ederto pasa dugu eta entsegu askoren ondoren gustura geratu gara egindako lanarekin!

Gelako lagunen inguruko arlo positiboak idazten

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok KiVa programaren barruan azken asteetan arlo ezberdinak lantzen aritu gara: zer den talde atsegin bat, zer egiten duen norberak talde atsegin bateko kide izateko, gelakideon artean parekotasunak aurkitu…

Fruta eta Barazkien Nazioarteko eguna

FrutaBarazkiak

Pasa den egubakoitzean, hilak 17, Fruta eta Barazkien Nazioarteko Eguna ospatu genuen, eta aitzakia hori  aprobetxatuaz Amaia Diaz de Monasterioguren Lehen Hezkuntzako 3. mailakoongana etorri zen eta  ikasleoi hainbat azalpen eta argibide eman zizkigun. Fruta eta barazki berdeak, gorriak, zuriak.. ekarri zizkigun gelara eta horietako batzuen ezaugarriak eta onurak agertu zituen. Mandarina goxo-goxoak jateko aukera ere izan genuen.

RSS - lh3-era harpidetu