dbh4

Aita Mariren misio berria bertatik bertara ezagutzen

Astelehen goizean Aita Mari itsasontzia ikur duen salbamendu proiektuak 8. misioari ekin zion. Mallorcatik atera ziren goizeko 7:00etan Mediterraneo erdialdera, eta itsasontziko kapitainak eta erizainak Txantxiku Ikastolako ikasleekin zuzenean konektatzeko tartea hartu zuten. DBH 3. eta 4. mailako ikasleak izan ziren eskifaiako kideekin hitz egiteko aukera izan zutenak. Ontzia goitik behera erakutsi zieten eta misioaren nondik norakoen berri ere eman zuten.

Milesker! Zorterik onena opa diegu!

Ekintzailetzako ikasleak hornitzaileak ezagutzen

Aurten ere DBH 4. mailako ekintzailetza ikasgaiko ikasleek bazkide kooperatiba diren Bartzelonako eta Gijongo ikasleekin izango duten harreman komertziala. Prozesu hori aurrera eramateko, hornitzaile izango dituzten enpresak bisitatzen aritu dira. Txokolateixako Eli Astigarraga, Gomiztegi Gaztandegiko Ainhoa Inza eta Jakion enpresako Susana Aiastuiren eskutik azalpen baliotsuak jaso dituzte produktuen ezaugarrien eta proiektuan izango dituzten baldintza komertzialen inguruan.

DBH4-koak herriko industriguneak ezagutzen

Joan den ostiralean, DBH 4ko ikasleok Oñatiko
industrializazioari buruzko irteera egin genuen turismo
bulegoaren eskutik.

Edurnek, turismo bulegoko arduradunak, iraultza honek
Oñatira ekarri zituen aldaketei buruz azalpenak eman zizkigun:
Txokolatearen jatorria Oñatin, gure herrian zehar banatutako
txokolategi zaharren kokapena, lehenengo lantegien ekoizpena
eta funtzionatzeko era.

Gure Ondasuna Ezagutuz

dbh4

DBH4ko ikasleok bisita gidatua izan dugu Oñatiko Turismo Bulegoko Edurne Urteagarekin. Ikustaldi honetan Unibertsitatea eta Parrokiako artea sakonago ezagutzeko aukera izan dugu. Jasotako azalpen guztiak ingelesez izan badira ere ongi ulertu ditugu. Bisita arrakastatsua izan da eta gure herriaren ondasuna hobeto ezagutzeko baliagarria. Eskerrik asko, Edurne.

DBH 4koak Donostian

eitbGoenkale

Asteazkenean, DBH 4.mailako ikasleak Donostian izan ginen. Irteera honetan ETB-ko Miramongo egoitza ikusteko aukera izan genuen. Bertan Euskadi Irratia eta Euskadi Gazteako estudioak bisitatzeko aukera izan genuen. Bertako esatari eta kazetarien lana gertutik ezagutu eta haiei galderak egiteko aukera bikaina izan zen.

DBH 4.mailakoak Durangoko Azokan

Durango

Abenduaren 5ean zabaldu zituen Durangoko Azokak bere ateak aurten, eta bertan izan ginen DBH4ko ikasle guztiak. Ikasle eguna ospatzen zela aprobetxatuz Plateruenea Kafe Antzokian durangaldeko Ghetto taldearen kontzertua ikusteko aukera izan genuen.

DBH4ko ikasleok Ulma Packaging bisitatu genuen

packaging

Azaroaren 14an DBH4ko ikasleok ULMA PACKAGING lantegia ikustera joan ginen. Bertan kooperatiba horri buruzko adierazpen zehatzak jaso genituen (langile kopurua, ekoizten den produktua, bezeroak, ordezkaritzak eta filialak, lanpostuetarako beharrezko ikasketak...). Horrez gain, han egiten diren makinak martxan ikusteko aukera izan genuen. Buletin honen bidez azalpenak ematen eta bisitaldia gidatzen ibili ziren Jon Murguzur eta Iker Zabaletari gure esker ona agertu nahi diegu.
 

RSS - dbh4-era harpidetu