Liburuaren Munduko Eguna dela-eta, Txantxiku Ikastolan irakurketa eta liburutegiaren erabilera sustatzeko programa prestatu genuen.
Apirilaren 21 ean Batxi2ko Eider Anduaga, Josu Arenaza eta Miren Tatiegi ikasleek, beraiek ingelesez idatzitako “SUN ’S FRIENDS” istorioa irakurri zieten HH5 urteko ikasleei. Irakurleak bezala entzuleak ere oso pozik eta gustura gelditu ziren.