Urtarrilaren 26tik 29ra ikastolako DBH 2. mailako ikasleak eta lau irakasle Astunen izan gara. Elur askorik egongo ez zenaren beldur ginen, baina nahikoa eta soberan zegoela ikusi dugu! Lehenengo bi egunetan eguraldi zoragarria izan dugu eta aukera ederra izan dugu eskiak jantzi eta maldan behera gozatzeko! Azken bi egunetan ere lainoturik eta behe-laino handia zegoen arren, berdin berdin eskiatzen jardun gara.
Eski ikastaroetan asko ikasi dugu eta dagokigun eski-mailaren diplomatxoarekin etorri gara bueltan!!