lh 5.maila 19-20

Landareei buruzko solasaldia

Aurreko astean lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleok Amaia Diaz de Monasterioguren dietista eta nutrizionistaren bisita izan genuen. Urtaro bakoitzean eskura ditugun barazkien onurak eta hauek dieta orekatu batean nola txertatu adierazi zigun. Azkenaldian LANDAREAK gaia jorratzen aritu garenez, saio hau bukaera bikaina izan da unitate didaktikoa borobiltzeko.

Eskerrik asko Amaia!

Zaporeak GKE-ren bisita

Abenduaren 9 eta 10ean, Zaporeak izeneko GKE-ko kide den Xabi Gesalaga eta Larraitz Legorburu etorri ziren 5. eta 6. mailakoon geletara. Lesbos uhartean bizi diren pertsona errefuxiatuen egoera nolakoa den eta beraiek zer lan egiten duten azaldu zigun Xabik. Euskal Herritik janaria nola eramaten duten, Lesbosen janaria nola prestatzen duten, banaketa nola egiten den eta bertan bizi direnei nola laguntzen dieten ikusteko eta entzuteko aukera izan genuen. Horretaz gain, errefuxiatu batzuekin bizi izandako esperientziak eta bakoitzaren istorioak azaldu zizkiguten.

Tolosako titirijai jaialdia

Azaroaren 27an, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleok.
Guztira bi emanaldi ikusteko aukera izan genuen eta txotxongiloen mundu liluragarrian murgildu ginen une batez. Lehendabizi, Leidor Antzokira hurbildu ginen eta bertan, “El tesoro de Barracuda” antzezlana ikusten egon ginen. Ondoren, etxetik ekarritako bazkariarekin indarrak hartu eta bigarren emanaldiaz gozatzera joan ginen TOPIC-era. Bertan, “Nube a Nube” antzezlanarekin amaiera eman genion egun zoragarri honi.

RSS - lh 5.maila 19-20-era harpidetu