Ikasturte berriari hasiera emateko zer politagorik herriko kondairak eta leku interesgarriak ezagutzen hastea baino? Egun hauetan, horretan aritu gara 5 urteko ikasleak. Bertatik bertara ikusi ditugu “ Zumeltzegi dorrea”, non historialariek oñatiarren “txantxiku” ezizenaren jatorria kokatzen duten, baita, harri landuaz egindako herriko hainbat iturri eta inguruko eraikinetako armarri batzuk ere.
Aurrerago, Unibertsitatea bisitatzeko asmoa ere badugu, Oteizaren eskultura behatu eta bertako xarmaz gozatzeko. Oso pozik ari gara eta gauza asko ikasi ditugu!