HH 4

Making the cake

Haur hezkuntzako 4 urteko gelan, azken asteetan ingeleseko saioan lantzen aritu garen ‘Cake’ unitatea amaitzeko eta ikasitako guztia praktikan jartzeko, txokolatezko tarta egin dugu guztiok batera. Errezeta liburua irakurriz, pausoz pauso tarta ederra egin dugu. What a delicious cake!

4 urtekoak Udal Liburutegian

4 urtekook Udal Liburutegira joateko gonbidapena jaso genuen, eta noski, aukera aprobetxatu eta bertan izan gara aste honetan. Hasteko, liburutegiaren funtzionamendua aurkeztu digute, eta, ondoren, 'Aurorita' ipuin kontalariak hainbat ipuin kontatu dizkigu. Zeinen gustura egon garen!

Nola zaindu hortzak?

Aurreko astean, HHko 4 urteko bi taldeek, gure laguntxo baten amarekin, Amaia Castillorekin, solasaldi polit eta interesgarri bat izan genuen. Amaiak, hortzak ondo zaintzeko egin behar dugunari buruz hitz egin zigun: goxoki gutxi jan, hortzak nola garbitu, zein maiztasunekin... Oso gustora egon ginen. Eskerrik asko Amaia!

RSS - HH 4-era harpidetu