Skip to main content

Aiton-amonen bisita berezia LH-ko 1. zikloan

Irudia
Aiton-amonen bisita

Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleek Marro-marroka proiektu berriaren aurkezpen berezia izan dute. Oraingo honetan, gonbidatu oso bereziak izan dituzte: beraien aiton-amonak. Haiek izan dira proiektuko aurkezpenaren protagonista nagusiak, izan ere, beraien haurtzaroko jolasak partekatu dituzte ikasleekin.

Aiton-amonek garai bateko hainbat jolas erakutsi dizkiete umeei, hala nola sakaponak, kromoak, diaboloa, toka edo sokasaltoa aixenarekin. Ikasleek arreta handiz entzun dituzte azalpenak eta jolas horiek probatzeko aukera ere izan dute. Benetan momentu berezia izan da guztientzat. Ikasleek ezusteko ederra hartu dute eta oso gustura aritu dira aiton-amonekin jolasten eta ikasten.

Esperientzia honek belaunaldien arteko lotura indartu du eta, aldi berean, gure jolas tradizionalak ezagutzeko aukera paregabea eskaini du.

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.