Skip to main content

Haur Hezkuntza

HELBURUAK

Haurraren garapenerako oinarriak jarriko dira. Etapa honetan adimenaren gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratze eta harremanetarako oinarriak lantzen hasiko dira. Ikastolan argi eta garbi dugu haur bakoitzak bere erritmoa duela eta hori errespetatu beharra dagoela. Gure lana bide horretan laguntza eta gidatzea izango da, behaketan oinarrituta eta haur bakoitzak bere garapenean dituen beharrei erantzunez.

ZER EGITEN DUGU IKASTOLAN

  • Euskara eta euskaraz ikasten dugu.
  • Hezitzaileen babesa, laguntasuna eta maitasunaz seguru sentitzen ikasten dugu.
  • Jolasaren bitartez ikertzen eta ikasten dugu.
  • Gauzak era autonomoan egiten ikasten dugu.
  • Gure gorputza ezagutzen ikasten dugu.
  • Gure ingurune hurbileko gauza berriak deskubritzen ditugu.
  • Esperimentuak eginez ikasten dugu.
  • Gauzak era ezberdinetan komunikatzen ikasten dugu.
  • Beste batzuekin eta beste batzuen ondoan jolas egiten dugu.
  • Konstruktibismoan oinarrituta, irakurketa-idazketa prozesuan lehen urratsak emango ditugu.
  • Ingelesez ere ikasten dugu.

HH tutoreak

Maider Igartua
0 urte
Nagore Irizar
1 urte-A
Maialen Romaratezabala
2 urte-A
Eider Aberasturi
2 urte-B
Gurutze Altuna
2 urte-C
Amaia Andueza
3 urte-A
Izaskun Urteaga
4 urte-A
Jaione Urkaregi
4 urte-B
Maitere Urzelai
5 urte-A
Itziar Arana
5 urte-B

Azken albisteak

Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.