HELBURUA
DBHn hasitako bideari gailurra ematea eta etorkizuneko ikasketetan eta lan munduan beharko dituzten konpetentziak garatzea da etapa honen ezaugarri nagusiena.
ZER EGITEN DUGU IKASTOLAN
- Ikasleak gustukoen dituen arloetan gehiago sakonduko du eta honekin etorkizuneko ibilbidea eraikitzen hasiko da.
- Autonomia, ardura eta erantzukizuna benetako pisua duela ikasiko du.
- Besteei laguntzen eta benetako elkarlana egiten jarraituko du.
- Bere iritzia defendatzen ikasiko du.
- Herri ekimenetan parte hartzen ikasiko du.
ESKAINTZA AKADEMIKOA
- Zientziak eta Teknologiako batxilergoa.
- Humanitateak eta Gizarte Zientzietako batxilergoa.