Skip to main content

Azala

Nabarmendua

Txantxiku Ikastola Euskal Herriko Ikastolen estrategia digital berriaren aurkezpenean

Digitalizazioaren auzia aktualitatearen lehen lerroan kokatu da. Errealitate berriak hezkuntzaren eta eremu digitalaren arteko harremana birpentsatzera eraman gaitu. Digitalki konpetente eta ahaldunduak diren herritarrak hezi behar ditugu.

Azken albisteak

Lantzen ari garen Eusjalgi PROIaren baitan, joan den astean LH 3. eta LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara joan ginen, gure herriko hizkeran eta Oñatiko ondare linguistikoan sakontzeko asmoz.
Azken asteotan bisita berezia jaso dugu ikastolan, Txantxikuak 2zirik guraso talde boluntarioa gurekin izan da, LH 3. eta LH 5. mailako ikasle eta irakasleoi lehen sorospenei buruzko saio praktikoa eskaintzeko.
Gipuzkoako Janari Bankua hornitzeko Janari Bilketa Handia egingo da asteburu honetan. DBH 3. mailako ikasleak gaur, egubakoitza, Arantzazuko Ama kaleko eta Errekalde auzoko Eroski supermerkatuetan egon dira boluntario…
Aste honetan DBH 3ko ikasleok ekintza ezberdin bat burutu dugu landutako “ITSASOA GARA” PROIarekin lotuta. Astelehenean ikasleok herriko ibaiak garbitzeko aukera izan genuen Natur Eskolaren laguntzarekin.

Aisiaz euskaraz gozatzeko baliabideak

Txantxiku Ikastolako Gurasoen Euskara taldeak baliabide zerrenda luzea proposatzen digu, gure txiki eta gazteek euren aisia euskaraz bizi dezaten:

  • Plataformak

  • Zinea eta Marrazki bizidunak

  • Ipuinak eta Literatura

  • Abestiak

  • Jolasak, App-ak eta Bideo-jokoak

Euskarazko baliabideak