Skip to main content

Eskolarteko bertso txapelketa

Irudia
Eskolarteko bertso txapelketa

Ilusioz eta ikaslez beteta joan zen Txantxiku Ikastolako autobusa Arrasatera martxoaren 10ean. Bertan eskolarteko bertso txapelketaren kanporaketa zuten zain LH 4-5 eta DBH 1-2ko ikasleek. Lanean gogotsu aritu ostean, bertso saio ederraz gozatzeko aukera izan genuen bertaratutakoek.

Amaieran, tximeletak sabelean, saritutakoen izenak eman zituzten eta aurten ere izan ditugu gurean: DBH1eko Hodei Umerez izan zen azpitxapeldun eta DBH 2ko Naia Zelaia txapeldun. Zorionak guztioi egindako lanagatik!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.