Skip to main content

Hika, hika, hika, hemen dator Korrika!

Irudia
Korrika

Bihar hasiko da Atharratzen Korrikaren 24. edizioa, eta, martxoak 28an, zapatuan, igaroko da Oñatitik goizeko 05:00ak aldera. Txantxiku ikastolak honako bi kilometro hauek erosi ditu: 2792.kilometroa – Hilerrirako irteera hartuta aldapako lehen farolatik ikastola aurreraino –, eta 2803.kilometroa – Zubillaga auzoan etxe larrosan ondoko zebrabidetik Zubi-plast enpresaraino. Beraz badakizue, oinetako erosoak jantzi eta batu Korrikara.

Ohitura jarraituz, martxoaren 27an, egubakoitzean, Korrika txikia ospatuko dugu ikastolan. Honako egitaraua antolatu dugu:

HAUR HEZKUNTZA

  • 0 eta 1 urtekoek ikastolako jolaslekuan ospatuko dute Korrika goizean zehar.
  • 2 urtetik hasi eta 5 urte arteko ikasleek, berriz, goizeko 10:30ean herriko plazan aurrez markatuta izango duten zirkuituan egingo dute antxintxika.

LEHEN HEZKUNTZA

  • Lehen Hezkuntzako ikasleek herriko gainerako ikastetxeekin batera, herriko kaleetan zehar egingo dute korrika, lekukoa txandakatuz. Arratsaldeko 15:00etan hasiko da ekintza plazan.

Euskara gara!

Azken albisteak

Etapa bukaerei behar bezala amaiera emateko, HH 5 urtekoen gelan, LH 6n, DBH 4n eta Batxi 2n ekitaldi bereziak egin dira.
Martitzenean, ekainak 23, San Juan sua ospatu genuen Olaitturriko eremuan udako solstizioari ongi etorria emateko.
Ikasturte amaiera modu ezinhobean amaitzeko, 2 eguneko irteera egin dute Nafarroa aldera.
'EHko Herria' proiektuan garatutako prozesu teknologikoa hobeto uelrtzeko bidaia izan zen.